Tag: euskal grafia

0

Eñaut Etxebarri Bilboko diseinatzaile grafikoa da. 25 urte daroaz horretan beharren berak sortutako Artefakto enpresan. Gaur egun horrez ganera unibersidadean Komunikazino zientzietako fakultadean irakasle dabil, ikus-entzunezko komunikazinoan eta publizidadean. Gaur egun doktorego tesia prestatzen dabil euskal grafia gaiari buruz.

Aspalditik dauka gai horretarako zaletasuna, denda eta tabernetako errotuloetan ikusita, oso ugaria izan dalako eta gaur egun be badalako. Gaur egun, ostera, iraganeko usaina hartzen deutso, kalidade grafikoaren aldetik zerbait galdu dauelakoan. (gehiago…)