Tag: Euskaltzaindia

0

Uztailaren 19an Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak bost urterako hitzarmena sinatu dabe erakunde bien izenean. Lankidetza-hitzarmen horren bidez, egitasmo batzuk egiteko konpromisoa hartu dabe. (gehiago…)

0

Arantzazun urriaren 4, 5, 6an, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruan, euskeraren batasunerako egindako lehenengo pausoak gogoratu dabez, 50 urte bete diranean. Hiru eguneko jardunaldiak egin dabez, programa beteagaz. Labayru Fundazioak jarduerotan parte hartu dau, entzule ezeze bertako ekintzetan be.

Hitzaldien artean, Adolfo Arejitak “Euskara batua, ahozko transmisioko hizkeraren mesedegarritasuna” izeneko hitzaldia egin dau. Euskera batuaren ibilbideaan egin diranak eta egiteko dagozanak kontuan hartuta, ekarpen asko entzun dira egunotan Arantzazun. (gehiago…)

0
Foto: Euskaltzaindia.

Ekainaren 1ean Donostian egin dabe “Euskara batua eta tokian tokiko erabilera: korapiloak eta erronkak” izeneko jardunaldia, Euskaltzaindiak eta Ezkerraberri Fundazioak eratuta. (gehiago…)