Tag: euskara

0

“Gazteak euskaraz” egitasmoa 2020an hasi genduan, podcast modura gazteei hizkuntza informaleko esakuneak eskaintzeko. Ordutik hona urtero sei ale landu ditugu, eta 2023an egindakoak argitaratu ditugula iragartera gatoz. Guztira 24 ale bilduma osotu dogu, Bilboko Udalaren laguntasunagaz. Podcast bakotxean Peru eta Sharif personaiek gai bati buruzko alkarrizketa egiten dabe, euren berbaldian esamodu eta hizkuntza-egitura jakin batzuk erabilita. Horren ostean, hizkuntzari buruzko argibideak datoz, egitura bakotxaren esangurea, noiz erabilten dan eta ohar gramatikalakaz osotuta. (gehiago…)

0

Aurten be, irailean, Labayrun EusTET ikastaroa emoten gabilz: euskara-teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa. Ikastaro trinkoa da, 15 egunekoa, eta aurten 10 ikaslek osatutako taldea batu da.

EusTET ikastaroa euskera-teknikari zein trebatzaile lanetan ibilteko oinarrizko prestakuntzara bideratuta dago. Teoria eta praktika buztartuz, hainbat gai lantzen dira: Zer lege dago euskereari lotuta? Zer da euskera plan bat? Zer dirulaguntza dago euskerea sustatzeko? Eta euskerearen ziurtagiriak zeintzuk dira eta zelan eskuratu leitekez? Zer desbardintasun dago euskera-irakaslearen eta trebatzailearen artean? Zelan antolatu trebakuntzea erakunde baten? Zer baliabide dago trebakuntzarako?

 (gehiago…)