Gaur, urriak 17, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak zabaldu dau “Bilbo euskararen hiriburua 1876-2024” izenburuagaz sortu dogun erakusketa.
Erakusketa honen bitartez euskereak Bilbon izan dauen lekua eta garrantzia jaso gura izan da. XIX. mendearen amaieratik hona euskereak urian egindako ibilbidea erakusten da, euskereari ekarpena egin deutsien personak eta erakundeak ardatz hartuta. (gehiago…)
Derioko Udako Euskal Ikastaroaren 50. urteurrenaren harira, world cafearen dinamikagaz, euskerearen etorkizunerako erronken gaineko gogoeta egin dogu gaur, urriak 22, Bilboko BBK Gelan. 60 bat lagun batu gara, 20 eta 75 urte bitartekoak, lanbide ezbardinetakoak (administrazinoa, irakasleak, unibersidadeko irakasleak, hedabideetakoak eta bestelako lanbideetakoak). (gehiago…)