Galdakaon, Dinamita eta Josefina lantegien inguruan, industrializazinoak herrian euki dauen eraginaren barri jaso dogu bideoan. Hemen ikusgai.
‘Andrak bizi-erakusle Galdakaon’ izenburutzat hartuta, mahai-ingurua eratu dogu Galdakaon, Udalak eskatuta. Jarduera hori aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien barruan sartu da.
Herriko jenteak partu hartu dau mahai-inguruan, arlo ezbardinetan dabilena, adin ezbardinetakoak, ibilbide ezbardina egindako personak: (gehiago…)
Aurten Galdakaoko Udalarentzat liburuxka bi egin ditugu, aurretik egindako bideo banatan oinarrituta. Bakotxean herritik egiteko ibilbide bat erakusten da: Elexalde ingurutik bata, Bekea-Arteta-Usansolo inguruetatik bestea.
Abenduaren 17an, herriko liburu-azokako egitarauaren barruan, liburuxka bien aurkezpena egin eban Igone Etxebarriak. Zuztarretatik ahora egitasmo orokorrean, urtero-urtero ekintzaren bat egiten da, eta aurten argitalpen bi horreek izan dira egitasmorako ekarpena.
Liburuxka bakotxean ibilbide bat erakusten da: mapa, jakingarriak, argazkiak, informazino orokorra… Edozeinek herria ezagutu ahal izan dagian eta baita be ibilbidea egin ahal izateko.
Errupin Jauregi zinegotziak eskerrak emon eta bertaratutakoei banatu egin eutsezan.