Gatikako bizimoduan jaiak guztiz errotuta dagoz, Gatika jairik jai, danok alai izeneko liburuak ondo erakusten dauenez. Urteko jai-egutegia haritzat hartuta egindako lana da, betiko moduan herritarren lekukotasunetatik lortutako informazinoagaz osotutakoa.
(gehiago…)Urriaren 20an, Gatikako Berbalagun taldeak kurso honetan egin dauan lehenengo saioa atxakiatzat hartuta, Akaitze Kamiruagak orain urte bi Gatikako Udalaren eskariz argitaratutako Gatikako baserriak liburuxkaren aurkezpena egin eban.
(gehiago…)Udalaren enkarguz, Gatikako baserrien katalogoa argitaratu dogu. Udalak herritarrei zabaltzeko gogoa dauka, eta aurkezpen bat be egin zan. Horren harira, Akaitze Kamiruaga egileak hedabideek erakutsitako interesari erantzun deutsie. Hona hemen agerraldiak.
Urtarrilaren 29an, Gatikako Gaztetxokoan aurkeztu zan Gatikako baserriak izeneko liburuxkea. Hantxe izan ziran Leixuri Arrizabalaga alkate-andrea eta Nekane Garmendia zinegotzia; eta Labayru Fundazioaren izenean, Adolfo Arejita zuzendaria, eta Akaitze Kamiruaga Herri Ondare arloko arduraduna.
Liburu hau Gatikako aldea-etxeen katalogoa da. Bertan 1850 baino lehenago eraikitako 106 baserri agertzen dira. Testuak euskeraz eta gazteleraz dagoz, eta baserri bakotxak bere argazkia dauka. Lana egiteko, lehenengo eta behin artxiboen eta dokumentazinoaren hustuketea egin da. Horretarako Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa, Bizkaiko XVIII. mendeko Sutegien Erroldak eta Foru Agiritegi Historikoan gordeten diran hainbat dokumentu aztertu dira. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.