Tag: gramatika

0

Esanetik Idatzira II. Berba eta hizkiak gramatika goruan izenburuagaz, gramatikako gaiak lantzen dituan liburua dakar bigarrenez Adolfo Arejitak, Ana Oar-Artetaren laguntasunagaz.

Aurretik holako beste bat atera zan 2019an, Gramatika-Estiloen zabuan azpi-izenburuagaz. Oraingoan 40 gai hartzen ditu guztira liburuak, hainbat gramatika-edukiren ganean. Hamar atal nagusitan antolatuta dagoz artikuluok, gramatika-arlo jakinei buruz. Bakotxean hiru-sei gai bitartean landu dira. (gehiago…)

0

Gaur, hilak 26, Esanetik idatzira, Gramatika-Estiloen zabuan izeneko liburua aurkeztu dogu Bilbon, BBK Aretoan. Han egon dira Adolfo Arejita, lanaren egilea, Ana Oar-Arteta, laguntzailea, eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua, lanaren laguntzaile gisa.

Adolfok liburuaren edukiaren nondik norakoak azaldu ditu: gramatikako edukiak dira, 40 urteko irakaskuntza-jardueran batutako apunteetan oinarrituta, astean-astean egiten dituan artikuluen bilduma bat, gaiak gramatikakoak izanda be arloak orekatuta ditu. Ez da gramatika bat berez, han hor hemen entzun eta irakurritako adibideetatik abiatuta, idazleen erabilerak eta ahozko erregistro ohikoak gogoratzera dator egilea. (gehiago…)