Tag: herri ipuinak

0

Jabier Kalzakortak liburua aurkeztu dau abenduaren 15ean Bilbon, Foru Liburutegian. Liburuan Lea-Artibaiko herri ipuinen antologia bat egin dau ‘Bizkaiko kondairak’ bildumaren barruan.

Bera markinarra izanik, Lea-Artibaiko tradizinoaren iturririk esanguratsuenetara jo dau corpusa osotzeko. Markina, Lekeitio, Ondarroa eta Aulestiko ipuinak aukeratu ditu, han eta hemen lehenago argitaratutakoen artean.

Bilduma berean argitaratu izan dira Bilboko, Gorbeiako eta Durangaldeko ipuinak. Seve Calleja koordinadorea dala, Bizkaiko eskualdeetako ahozko tradizinoaren barri emota dau helburu.

Argitalpena euskeraz eta erderaz egin da, liburu berean edizino biak dagozala.