Tag: herri ondarea

0

Bedian jai giroan herriginen dauka izenburua Bediako udalarentzat egin dogun azkenengo lanak. Abenduaren 3an, Euskerearen egunean, aurkeztu dau liburua bertan Igone Etxebarria egileak.

Herria ezagutzeko, bertako ondarearen barri eukiteko, egindako lana da hau. Oingoan jaien ganean jardun dogu, urteko zikloa kontuan hartuta.

 (gehiago…)

0

Gaur, irailak 18, Akaitze Kamiruagak, Herri Ondare Ataleko arduraduna Labayrun, Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan kultura ondarearen inguruko hitzaldia emon dau. Saioaren helburua da kultura ondarea zer dan erakustea, eta ondare immaterialaren ganeko ikuspegi orokorra azaltzea. (gehiago…)

0

Aurten be hainbat egitasmo lantzen gabilz herri ondarea batzeko eta zabaltzeko. Egunotan Busturian ibili gara, adituakaz eta hango herritarrakaz herriko bideei buruzko informazinoa biltzen gero bideo batera ekarteko. Egitasmo hori urriko Ondarearen Europako Jardunaldietan erakutsiko da. (gehiago…)

0

Alkarren barri Bizkaiko Eleizbarrutiak ateraten dauen aldizkaria da. Hilero ateraten da, lehenago paperean eta orain euskarri digitalean. Aurten, hilero artikulu bat argitaratuko da bertan, hile horretako jai, ohitura edo gertakari kulturalen baten ganean.

 (gehiago…)