Aurten Galdakaoko Udalarentzat liburuxka bi egin ditugu, aurretik egindako bideo banatan oinarrituta. Bakotxean herritik egiteko ibilbide bat erakusten da: Elexalde ingurutik bata, Bekea-Arteta-Usansolo inguruetatik bestea.
Abenduaren 17an, herriko liburu-azokako egitarauaren barruan, liburuxka bien aurkezpena egin eban Igone Etxebarriak. Zuztarretatik ahora egitasmo orokorrean, urtero-urtero ekintzaren bat egiten da, eta aurten argitalpen bi horreek izan dira egitasmorako ekarpena.
Liburuxka bakotxean ibilbide bat erakusten da: mapa, jakingarriak, argazkiak, informazino orokorra… Edozeinek herria ezagutu ahal izan dagian eta baita be ibilbidea egin ahal izateko.
Errupin Jauregi zinegotziak eskerrak emon eta bertaratutakoei banatu egin eutsezan.
Euskararen egunaren bezperan aurkeztu zan Laukizko Goiko Tabernan “Dana emon bihar jako maite dan askatasunari (Lauaxeta)” ondare ibilbidea.
Ekitaldian besteak beste, Salvador Artaza alkatea eta María Fernández euskera teknikaria izan ziran, eta Labayru Fundaziotik Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga. (gehiago…)