Herri ondarea lantzen dogunetik, gure ardurarik handienetakoa da jakintza hori bergizarteratzea, transmisinoa ziurtatzea. Eta horretarako hainbat bitarteko erabilten ditugu. Oingoan, Bedian, herriko umeen udalekuetako jarduera baten parte hartu dogu, modu ludikoan herriko jakingarriak erakusteko.
Onditz Mendizabal monitorea Arratiako tranbiako txofer bihurtu da, Cosme, eta paradatik paradara tikeak emonaz, ibilbidetxu bat egin dabe, galderak eta frogak eginaz, tikeok irabaziz. Halan ikasi dabe eleizearen, udaletxearen, eskolearen eta plazako monumentuaren barriak; Bediakolearen izenaren esangurea; arbola motak; jolasak, boloak kasurako…
(gehiago…)Joan dan urtean egitasmo potoloa egin genduan Lezamako udalak eskatuta. Herriaren azken mendeko historia batu dogu herritarren ahotik. Ordu eta erdiko ikusentzunezkoa da, euskeraz eta gaztelaniaz sortutakoa: Lezama, sei bihotz taupadatan / Voces de Lezama en seis compases. Bideoak sei atal ditu: herria, gerra eta gerraostea, bizimodua, txakolina, andrazkoen lanak eta kirola.
Aurreko hiru urteetan lez, aurten be kursoaren hasieran, Akaitze Kamiruagak Kultura Ondarearen ganeko hitzaldia emon deutse Leioako Hezkuntza Fakultadeko bigarren mailako ikasleei. Oraingo honetan, bizi dogun egoeragaitik, teknologia barrien laguntzaz, ikasleek hitzaldia gela desbardinetatik jarraitu ahal izan dabe.
Ikasleek aurten gai hori aztertu eta landu beharko dabe, horretarako ikusentzuneko bat sortu behar dabela. Hitzaldi honen bidez kultura ondarearen ganeko oinarrizko informazinoa emoten jake. Besteak beste: kultura ondarea zer dan, ondare mota desbardinak, ondare immateriala ezagutu eta umeen artean transmititzearen garrantzia nabarmendu jake batez be.
Joan dan zapatuan, hilaren 18an, herriko eskoletan, Lezama sei bihotz taupadatan dokumentalaren aurkezpena egin zan. Berez, maiatzaren 8an egin beharrekoa zan, baina pandemiaren eraginez atzeratuta geratu zan.
Aurkezpena Jon Ander Aurrekoetxea alkateak eta Akaitze Kamiruaga Labayru Fundaziokoak egin eben. Emonaldiaren aurretik, eurek emondako laguntzagaitik esker ona adierazteko, alkateak ikusentzunezkoaren kopia bana banatu eban hara parajetu ziran lekukoen artean. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.