Abenduaren 2an, Euskerearen Egunaren bezperan, Arratzun urtean zehar egindako beharra aurkeztu dogu. Aurten herriko bost barri-emoileri grabazinoak egin deutseguz herriko bizimoduari buruz. Hortik aukeratutako 50 bideo-txatal argitaratu dira herriondarea.eus webgunean, eta aldi berean, herrian aurkeztu da lan horren emaitza.
Bost persona horreek kontalari itzelak suertau jakuz, herriko eta euren bizitzako hainbat kontu bizi-bizi azaldu deuskuez, euskera ugari-aberatsa erabiliz. Emaitza zoragarria da, eta interesgarria guztiz atzetik datozan belaunaldientzat.
Ekitaldian bideo-txatalakaz egindako dokumentala erakutsi zan, eta Udalak barri-emoile guztiei oroigarria emon eutsien.
Udaleko Izaskun Urkiagagaz batera Labayruko ordezkariak egon ziran, Adolfo Arejita eta Igone Etxebarria.
Derio: zoriaren habia bideoa egin dogu aurten, Udalaren aginduz, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eratzen dituan Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan Derion aurkeztu zan urriak 26an.
Aurten, jardunaldietako gaia Paisaia bizia: Bizkaiko paisaien eraikuntza izan da. Horregaitik bideo honetan herrian, paisaiaren aldetik eragin handiena izan daben guneak eta eraikuntzak aztertu dira: San Migel auzoa, Bilboko kanposantua, Ganbe inguruko Doneztebe ermitea, Errekaldeko mahastiak, Seminarioa eta Parke Teknologikoa besteak beste. (gehiago…)
Urriaren 24an Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak agerraldia egin daebe Gasteizko Eusko Legebiltzarrean, Euskal Kultura Ondarearen Lege Proiektua dala-ta. Lege horrek, besteak beste, Labayru Fundazioko Etnografia Sailak ia berrogeta hamar urtean lantzen dabilen ondare immateriala kudeatuko dau. (gehiago…)
Joan dan zapatuan, urriaren 21ean, Basauriko Arizko Kultur Etxean, Zuztarretatik oinez: Ur bien laztana bideoaren osagarri modura landu diran liburuxken aurkezpena egin zan.
Bertan alkartu ziran Labayru Fundazioaren izenean, Adolfo Arejita; Basauriko Udalaren ordezkari moduan, Nora Pereda zinegotzia, eta ibilbidean gidari lanak egingo dituan Jon Arroita. Horrez ganera bideoan parte hartu eben lekukoen senideak eta herritarrak be batu ziran. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.