Maiatzaren 27an aurkeztu da Ignacio Omaetxebarriaren (1909-1995) Euskara barrutik Estudios de lingüística vasca izeneko liburua Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Orain arte sakabanatuta egon diran artikuluen bilduma bat da, hizkuntzaren historia, gramatika, onomastika eta euskal kulturari buruzko lanak batzen dituana.
Ekitaldian, José Mª Gorroño Gernikako alkateak harrera-berbak egin ostean, Andrés Urrutia euskaltzainburuak egilearen ganeko jakingarri batzuk emon ebazan. Adolfo Arejita, Labayruko zuzendariak, liburuaren aurkezpenaren egilea dala, lanon ekarpena hartu eban berbagai. Amaitzeko, Paulo Agirrebaltzategi frantziskorrak artikuluok batu, sailkatu eta sarrera-azterketa egiteko prozesua azaldu eban.
Aurkezpena Euskaltzaindaren Osoko Bilkuraren atsedenaldian egin zan, aurkezpen hori atxakia hartuta Gernika-Lumoko udaleko Kulturetxean batzartu zan eta. Ekitaldian egilearen senideak eta lagunak egon ziran.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.