Hemen da barriro Idatz & Mintz literatur-aldizkaria, 76. zenbakiagaz. Oingoan poesia nagusitu da, baina ohiko literatur-motak agiri dira ale honetan be.
Poesian, Miren Agur Meabek “Enumerazioen fabula edo hirugarren adineko mirariak” adierazi ditu. Zenbat siniskera herri-kulturetan haurdun geratzeari buruz. Adineko emakume baten ikuspegitik, norbera etapa berrira jaiotzea dago jokoan. Luigi Anselmik “Boga” izenburua emon deutso bere poema bildumari. Tradizioko jainkoak, poeta unibersalak eta bere gogoetak aurkituko ditugu poemotan. Amaia Iturbidek be poemak dakarz oraingoan, danok ikusten ditugun gauzei esangura barria eta bizitasuna emonaz. (gehiago…)
Idatz & Mintz – Literatur atalen sorta aldizkaria 75. zenbakira heldu da. Berrogei urtetik gorako ibilbidean zenbaki biribila hartu dau oraingoan.
Aurreko aleetako kolaboradoreek parte hartu dabe oraingoan be gehien baten. Hona alea osotzen daben artikuluak: Miren Agur Meaberen “Fabula arrunta”, Lourdes Unzuetaren “Kaiuko bat desegite gunean”, Luigi Anselmiren “Olerkiak”, Galder Urzaaren “Sokatxoa”, Iratxe Ormatza Imatzen “Komikia”, Amaia Iturbideren “Erakusleihoek moldatu gaitzakete”, Jose Mari Kortazarren “Aita Brown Kanalara”, Eneko Urizarren “Zazpi eta bost”, Xabier Bovedaren “Sergei Esenin, Errusiako paradisu galduaren nekazari-poeta”, eta Jabier Kaltzakortaren “’Basajaun eta lamiñak’, 1924ko testu zuberotarra”. (gehiago…)
Literaturako Idatz & Mintz aldizkariaren 73. zenbakia urten barri da, ohiko moduan, gure arteko literatur sorkuntza eta ganerako ataletako idatziakaz.
(gehiago…)