Idatz & Mintz literatur aldizkariaren ale barria iragarri beharrean gara. Honezkero 63. zenbakira heldu da eta, aurrekoetan moduan, hainbat eratako idazlanak dakarz. Azaleko irudia Olga Secorena da, eta alea zabaltzeko, Miren Agur Meaberen kontakizuna dakar, “Karitatearen alabatxoa”. Horren ostean, Juanra Madariagarena, “Bigarrenak eta desolatio” izenekoa. Beste narrazino bi dagoz aldizkarian: Pello Zupiriaren “Amildegiaren ertzean” eta Iratxe Ormatza Imatzen “Aketxe”.
Bizkaiko Foru aldundiak Euskeraren Egunean emoten dituan Lauaxeta sarietan, aurten, poesiakoa Amaia Iturbideri emon deutso, Dorrearen eta penduluaren arteko ituna poesia-lana kontuan hartuta.
Amaiak ibilbide luzea daroa bai poesia bai prosa idazten, baita gure artean be; izan be, Idatz & Mintz aldizkarian behin eta barriz parte hartu izan dau, sorkuntza lanak argitaratzen.
Zorionak Amaia!
Idatz & Mintz aldizkariaren 62. zenbakia atera barri dogu, udako alea. Zenbaki honetan, sorkuntza arloan, honeek datoz: Miren Agur Meaberen “Gogoetak”, Iratxe Ormatza Imatzen “Izterretik” narrazinoa, Amaia Iturbideren “Pintzelkadak abarrez abar, ubidez ubide” olerkiak eta Eneko Urizarren “Olerkiak”. (gehiago…)
Idatz & Mintz aldizkariaren 61. zenbakia argitaratu barri da. Hainbat idazlan ditu oraingoan be, ohiko idazleen eta idazle barrien eskutik. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.