Tag: ikastaroa

0

HABEren bigarren deialdian azterketa egin gura dabenentzat, ikastaro bereziak emongo ditugu irailetik azarora bitartean. B1, B2 eta C1 mailak eskainiko ditugu. Matrikula egiteko epea zabalik dago uztailean zehar.

 (gehiago…)

0

Ekainaren 20tik uztailaren 6ra bitartean, ikastaro berezia emongo dogu, C1 maila gainditzeko azterketa idatzia gainditu dabenei zuzenduta. Ikastaro horretan ahozkoa landuko da, azterketako hurrengo probara begira.

 (gehiago…)

0

Aurten be, irailean, Labayrun EusTET ikastaroa emongo dogu: euskara-teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa. Matrikula uztailaren 30era arte da edo plazak amaitu arte egin ahal izango da.

Zer da EusTET?

Gure gizartean, lan handia dago euskerearen normalizazino arloan, alde batetik, herritarren artean euskerearen ezagutza eta euskeraz bizitzeko eskaerea gorantz doalako eta, bestetik, enpresa zein entitateak sentsibilizatuago dagozalako zerbitzua euskaraz emoteko abantailez.

EusTET ikastaroan euskera-teknikari zein trebatzaile lanetan ibilteko oinarrizko prestakuntzea jasoko dozu: Zer lege dago euskereari lotuta? Zer da euskera plan bat? Zer dirulaguntza dago euskerea sustatzeko? Eta euskerearen ziurtagiriak zeintzuk dira eta zelan eskura daitekez? Zer desberdintasun dago euskera-irakasle eta trebatzaile baten artean? Zelan antolatu trebakuntzea erakunde batean? Zer baliabide dago trebakuntzarako? (gehiago…)

0

Hil honen amaieran, apirilaren 27an, itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”.

Ikastaro honetan, gaztelaniatik euskarara itzultzeko oinarri batzuk eskainiko ditugu; horretarako, idazketa zuzentasuna landuko dogu batez be, horixe dalako itzulpengintzaren oinarria. Gaztelaniazko testua xede hizkuntzan zuzen eta egoki idazten jakitea da helburua, bigarren hizkuntza horretan berezko testuak sortzea. (gehiago…)