Badoa aurtengo ikasturtea. Lehenengo eskolak irailean hasi baziran be, gehienak urrian zehar joan dira hasten.
Une honetan bai Boluetan bai Colonen emoten dira eskola presentzialak, batuaz eta bizkaieraz. Horri gehitu behar jako autoikaskuntza. Azken horretan, iaz baino ikasle gehiago daukaguz, ganera. (gehiago…)
Ikasturte barria urrian hasiko da Labayrun, eta honezkero matrikulea egin daiteke gure bulegoetan. Eskaintza zabala dago, ohiko mailak egin gura dabezenentzat, nahiz azterketa ofizialetara aurkeztu gura dabenentzat.
Euskera maila guztiak ikasi daitekez gure artean, batuaz nahiz bizkaieraz. Horrez ganera, B1, B2 edo C1 mailako azterketak prestau gura dabenek, berenberegiko ikastaroak eukiko dabez, azterketa-egunerako egokituta. Eta online ikasteko aukerea be badago. (gehiago…)
Irailaren 6an Bilboko Udalak eta uriko 17 euskaltegiek euskerea ikasteko kanpainea aurkeztu dabe. ‘Euskarari bai’ lelopean, bilbotarrek 17 euskaltegietakoren baten euskerea ikasteko matrikula egitera konbidau dabez. Bertan izan dira Eider Inunziaga, Euskarako, Herritarren Arretako eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzia, eta euskaltegien ordezkariak. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.