Munduenea ipuin-bildumak hamar ipuin ditu, munduko beste hainbat herritakoak. Orain bigarren sorta prestatzen gabilz, beste hamar kulturatako ipuinakaz osotuta.
Hassania (Sahel), turkiera, ukrainera, poloniera, Mexikoko gaztelania eta nátuatl, kukama (Peru), japoniera, ingelesa, persiera edo farsi, eta Filipinetako tagaloa dira hurrengo bilduman sartuko diran hizkuntzak. (gehiago…)
Itxialdi honetan oso harrera ona euki dabe “Ipuingintza eta kontalaritza” eta “Euskal kantu eta jolasak” ikastaroek. Maiatzaren 11an hasi dira biak, linean.
Lehen aurrez aurre eskaintzen genduzan ikastaroetatik abiatuta, teoria egokitu eta material barria sortu da. Horretara, lehenengoz eskaintzen diran ikastaro biok interesatu guztientzat zabalik dagoz. (gehiago…)
Azaroaren 10ean Jabier Kalzakortak saio bat egin eban Otxandioko liburutegian, bertako irakurketa taldeagaz. Talde horretan herriko irakurleak alkartzen dira eta hilean behin euren jardunerako liburu bat aukeratzen dabe.
Azarorako Otxandioko talde honek aukeratu eban obra Kalzakortak aspaldi itzulitako Pu Sonlingen ipuinak izan zan eta saioan, irakurleen usteak eta eretxiak entzunez, itzultzaileak lana zergatik moldatu eban azaldu eban. Horrezaz ganera, hainbat jakingarri erakutsi eban Txinako ipuin bilduma honen ganean zein aspaldion ahozko literaturaren lekukoak eguneratuz Auspoa bilduman egiten diharduan argitarapen lanaren ganean.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.