Tag: itzulpen ikastaroa

0

Laster sartuko gara ikasturtearen azken txanpan, baina ikasteko gogoa hondino be biztuta eukiko dozuelakoan, albiste on bategaz gatoz; izan be, maiatz hasieran, itzulpengintzari buruzko ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”. Apirilaren 20tik 29ra bitartean emon ahal izango da izena.

 (gehiago…)
0

Urri-azaroetan itzulpen-ikastaroa egingo dogu, oinarrizko testuak euskeratzen ikasteko. 35 orduko ikastaroa da, online egiteko. Orain arte be egin izan dira deialdi bat baino gehiago eta harrera nahiko ona euki dau.

Nork ez dau nozedonoz itzuli behar izan oharren bat, gutunen bat… Eta itzuli barik be, zuzenean euskeraz idatzi behar izan ezkero, sarritan erderazko ereduak jatorkuz gogora, sarriagotan ikusi ditugulako holako testuak gaztelaniaz.

Testu errezetatik hasita, euskerazko eredu ziurrak sortzen ikasteko ikastaroa dogu hau. Bakotxak bere erritmoan egiteko, ariketa praktikoakaz eta tutoreak gidatuta.

Matrikula zabalik dago, eta emon izena hemen: itzul@labayru.eus