Abenduaren 1ean hitzaldia egin dau Jabier Kalzakortak Foru Liburutegian Olentzerori buruz. ‘Literatur topaketak’ programaren barruan, Olentzero euskal kantutegian zelan agertzen dan azaldu dau Jabierrek.
Laster dira Gabonak eta herri guztietan urtengo dira taldeak kantuan Olentzerori opariak eskatzeko. Inguru batzutan ohitura hori nahiko barria da, baina tradizinoa aspaldikoagoa da. Euskal kantutegian horren adibide eta argibide asko dagoz, eta hori azaldu dau Jabier Kalzakortak hitzaldian.
‘Literatur topaketak’ programako hitzaldi guztiak liburu baten argitaratu dira, eta hor da Kalzakortak abenduan emondakoaren testu idatzia be.
Jabier Kalzakorta lankideari alkarrizketa egin deutso Juanra Madariaga idazleak Pergola aldizkarian. Jabier herri literaturan aditua da, hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu ahozko kantu-ipuinak ezagutzera emoteko. Horreetariko bat da Dantza-kopla zaharrak izeneko liburua, eta hori erabili dabe gehien bat berbagai alkarrizketan.
Jabier Kalzakortari alkarrizketa Pergola 12