Jabier Kalzakortak liburua aurkeztu dau abenduaren 15ean Bilbon, Foru Liburutegian. Liburuan Lea-Artibaiko herri ipuinen antologia bat egin dau ‘Bizkaiko kondairak’ bildumaren barruan.
Bera markinarra izanik, Lea-Artibaiko tradizinoaren iturririk esanguratsuenetara jo dau corpusa osotzeko. Markina, Lekeitio, Ondarroa eta Aulestiko ipuinak aukeratu ditu, han eta hemen lehenago argitaratutakoen artean.
Bilduma berean argitaratu izan dira Bilboko, Gorbeiako eta Durangaldeko ipuinak. Seve Calleja koordinadorea dala, Bizkaiko eskualdeetako ahozko tradizinoaren barri emota dau helburu.
Argitalpena euskeraz eta erderaz egin da, liburu berean edizino biak dagozala.
Azaroaren 16an, Bilbozarra Forumek eratuta, hitzaldi-kantaldia egin dabe Bilbon Jabier Kalzakortak eta Maddi Oihenartek.
Iparraldeko herri-kantuen errepertorioa erabili eben, Jabierren argibideak eta azalpenak emon eta Maddik abestu. Ez da lehenengo aldia formato horretan bat egiten dabena, eta oso erakargarria da entzuleentzat. Izan be, Maddik Zuberoako erara emoten ditu kantuak, baina tradizinotik datozan bersinoak sarritan gatxak dira entzuleentzat esangurea ondo aituteko. Jabier Kalzakortak ondo mamurtuta daukaz kantuok, noizkoak diran, ze argumenturi jagokien, personaien nondik norakoak, gorabeheren zertzeladak, berba bakotxaren esangurea, zergaitia, aldaera kasuan-kasuan zein dan… Argibideok entzuleentzat guztiz lagungarriak dira kantuari beste neurri bat emoteko.
Euskaltzaindiaren egoitzako aretoa bete egin zan eta entzuleak gustura joan ziran, bai horixe.