Tag: Javier Ortega

0
Javier Ortega 1990ean, Labayruko Artezkaritzaburu moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak erakundeari emondako 'Mañaricua Saria' hartzen.

Javier Ortega Uribe-Echevarria (1932-2018) Labayru Fundazioaren sorreratik bertatik dago, orduan “Labayru Ikastegia” zanaren, oraingo Labayru Fundazioaren eraikuntzaz eta luzaroko ibilbideaz bat eginda. Laguntzaile izan dogu heriotzako ordura arte eta ardurarik gorenak be bere gain hartu izan ditu. Artezkaritza, “Consejo Rector” dalakoaren Buru (presidente) izan zan 1990-1993 urte bitartean, baina Artezkaritza horretako kide askoz luzaroagoan, Labayru erakunde lez eregi izan zaneko 1977. urtetik bertatik. Artezkaritzaren Burutzan, bere aurretik izan zituan Juan José Aspuru, José M.ª Mugica eta Leopoldo Zugaza jaunak. (gehiago…)