Tag: Kili-Kili

0

Kili-Kili. Euskera pozgarri izeneko erakusketa bagilaren 26ra arte egongo da ikusgai Bilboko Euskal Museoan. Martian zabaldu zanetik, hainbeste bisitari izan ditu. Ikusi bideoa.

Erakusketan Kili-Kili mutiko euskaltzalearen barri emoten da zabal. San Antonen jaio eta handik Euskal Herri osora hedatu zan. Hainbeste umeri lagundu eutsien alfabetatzen lehenengo, eta euskalduntzen gero. Argitalpen asko egin izan ditu 50 urteotan: ariketak, irakurgaiak, kartelak, pegatinak…

Jose Antonio Retolaza eta Lander Gallastegi izan zituan egile, eta eurak be agirian dagoz erakusketan.

Euskerearen irakaskuntzaren historian kate-begi garrantzitsua dogu Kili-Kili.

0

‘Kili-Kili’ri buruzko erakusketa ikusgai dago ondino Euskal Museoan Bilbon. Gai hori hartuta alkarrizketa egin deutsie Akaitze Kamiruagari Hiruka aldizkarian maiatzaren lehenengo hamabostaldiko 58. zenbakian.

 

0

“Kili-Kili barru-barrutik” gaiaz, Lorea Bilbaok apirilaren 21ean egindako hitzaldiaren bideoa.

0

Asier Astigarragak apirilaren 21ean “Kili-Kili barru-barrutik” izenburuaren azpian egindako hitzaldia.

Testua irakurteko: Kili-Kili Asier Astigarraga