Tag: Kresala

0

Aurten be gure ikasle-irakasle talde batek Arriagako irakurraldian parte hartu dau. Aurtengo irakurgaia hurrekoa dogu, Domingo Agirreren Kresala nobelea. Urte bakotxean irakurgai klasiko bat irakurten da egun osoan jarraian, gizarteko ordezkari mota guztiek parte hartzen dabela.

Bilbozarra euskaltegiak eratuta, euskera ikasteko ardurea eta kemena hartzen dabenak goraipatzeko ekimena da, eta honezkero bederatzi edizino bete ditu.

0

Euskera ikasten dabenen omenezko ekitaldi lez hasi ziran literaturearen klasikoak irakurtzen. Aurten, hamaikagarren edizinoan, euskara batuaren 50. urteurrena eta Euskaltzaindiaren 100. urteurrena be gogoan euki gura dauz hamabi orduko irakurraldia antolatzen dauan Bilbo Zaharra euskaltegiak.

Bizkaiereari be keinu bat egingo deutso aurten ekimenak, eta Txomin Agirreren Kresala liburua da irakurriko daben obra. Labayru Fundazioak Ondarroako idazlearen obra klasiko horren edizino barriztua argitaratu eban 2004. urtean, eta gura duenak Labayru dendan erosi leike.

Ehunka izango dira bagilaren 7an Arriagako irakurraldian bat egingo daben euskerazaleak, eta Labayruko langile eta ikasleak be han egongo dira, Ondarroako idazle klasikoaren Kresala esku artean. Urteroko modura, Labayruk be ekarpena egin gura deutso ekimenari, euskereari eta literatureari.