Tag: kultur ondarea

0

Ondareko egitasmoen artean, liburua argitaratu barri dogu: Bedian jai giroan herriginen izenburukoa. Bediako udalaren eskariz egindako proiektua da, urteokaz harako egin doguzan beste hainbaten jarraipena. (gehiago…)

0

Aspaldian hasi ginan Arratzun grabazinoak egiten kultur ondarearen barri jaso eta barriro zabaltzeko. Oingoan Arratzu Bizimodua eta ohiturak izeneko liburua argitaratu dogu, eta abenduaren 2an aurkeztu, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan.

Herritarrei batutako informazinoagaz osotu da gehien baten liburua. Bertan, herriaren eta auzotasunaren barri emoteaz ganera, etxea eta familia, nekazaritza, abeltzaintza, bizitzako eta heriotzako ohikuneak, herri-egutegia eta aisialdiko jarduera batzuk batu ditugu. (gehiago…)

0

Irailaren 14an Valentzian Espainiako Eleizaren Agirizainen Alkarteak egindako XXXIII. Biltzarrean parte hartu dogu. Aurtengo batzarra “Eleizaren artxiboak eta ondarea” izenburuagaz egin da, eta bertan Labayruk ondare immaterialaz daukan artxiboa eta horregaz egiten dogun lanaren barri emon dogu.

 (gehiago…)

0

Irailaren 19an, Akaitze Kamiruagak Kultura Ondarearen ganeko hitzaldia emon deutse Irakasleen Eskolako bigarren mailako ikasleei. Berrehun ikasle inguru batu dira Juliana Aretoan.

Ikasleek aurten gai hori aztertu eta landu beharko dabe. Hitzaldi honen bidez kultura ondarearen ganeko oinarrizko informazinoa eskuratzeko aukera izan dabe. Besteak beste: kultura ondarea zer dan, ondare mota desbardinak, ondare immateriala ezagutzearen garrantzia, bere transmisinoa irakaskuntzan, eta Labayru Fundazioak kultura ondarea gizarteratzeko martxan dituan egitasmoen barri emon jake.

Gure kultura ondare aberatsa ezagutzea, ulertzea eta zaintzea da lehenengo pausua, etorkizuneko irakasleek umeen artean altxor hori zabaldu eta transmitidu ahal izateko.