Labayru Hiztegiak konsultetako modurik erosoenetakoa tabletaren edo mugikorraren bitartez da. Gehiago hondino, offline (internetara konektau behar izan barik) eta doan izan ezkero. Android eta IOS sistema bietarako egokituta dago, erraz eskuratzeko moduan.
Edukietan, euskera-gaztelania/gaztelania-euskera hiztegia eta Hiztegi Fraseologikoa eskaintzen dira. Sarrera bakotxak hainbat datu ditu: esangurak, adibideak, sinonimoak, bizkaiera/batua formak, gramatika kategoria, erabilera bereziak…
Tabletean edo mugikorrean behin deskargau ezkero, nahi danean erabilteko prest dago.
Irontec enpresak garatu dau Labayru Hiztegia sarean jartzeko lana, eta baita be mugikorretarako aplikazinoa. Hori dala-ta, alkarrizketa egin deutsie Onda Vasca irratian.
Alkarrizketa entzuteko sakatu hemen.
Labayru hiztegien aplikazinoaren barri emon eta berehala zabalkunde handia hartu dau. Bost egunean 500 deskargara heldu da.
Gaur egun sakeleko telofonoa erabilten dogu gehien, ordenagailua baino gehiago, eta hori gero eta gehiagora doa. Horregaitik guztiz praktikoa da beti konsultalekua eskura eukitea.
Erabiltzaileen aldetik eretxi onak hartu ditugu, ondo doalako eta erosoaz ganera doakoa dalako.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.