Tag: Labayru

0

Aurten Labayru Fundazioak 50. Udako Ikastaroa bete dau. Hori dala-ta, Bilboko Udalak, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan egiten dauen ekitaldian, Labayru Fundazioa omendu dau, berrogeta hamar urtean euskerea zabaltzen, erakusten eta lantzen ekitearren.

Udako Ikastaroa Derion egiten bazan be, Labayru Fundazioa Bilbon dago errotuta sortu zanik eta gehiago. Bilbotik hedatu dau Bizkaia osora bere egitekoa, eta Bizkaitik Euskal Herrira.

Ekitaldia zorionak emoteko eta eskerrak esatekoa izan da, bai Udalak Labayruri, bai Labayruk Udalari, alkarlanean hainbeste urte egin eta gero. (gehiago…)

0

Derioko Udako Ikastaroak 50 urte bete dituela-ta, urte osoan ospakizunak egiten gabilz. Hurrengoa urriaren 22an izango da, ekitaldi bikotxa, biak Bilboko Gran Viako BBK Gelan.

Goizean, 10:30etik 13:30era, World cafean alkartuko gara, euskerearen egoera eta etorkizunaz gogoeta egiteko, Labayrurentzako erronkak be zehaztu guran.

Arrastian, 7:00retan, ekitaldi formala egingo dogu, agintariakaz, ikastarokideekaz, euskalgintzako lagunekaz, ospakizun giroan berrogeta hamar urteko aldiari hurrengo urteetarako jarraipena emoteko.

Batera zein bestera, interesa daukan guztia joan daiteke, baina izena emon behar da. Labayruren ibilbidean era batera edo bestera parte hartu daben guztiak ondo etorriak dira.

0

Euskaltzaindiak mendeurrena ospatzeko egin dauen programaren barruan, irailaren 12 eta 13an Donostian ‘Ingurune digitala eta euskara’ izeneko jardunaldiak eratu ditu. Espainiako Hizkuntza Akademiakaz batera, Euskal Herriko hainbat eragilek parte hartu dabe, Tabakalerako ekitaldian.

Labayruren izenean, Igone Etxebarriak azaldu dau ingurune digitalean Labayruk orain arte zer egin dauen, lorpenak, eta baita be etorkizunerako ze erronka daukazan.

Euskera irakasteko ikastaroen 50. urteurrena ospatzen dabilela, bai irakaskuntzan bai alboko beste arlo askotan asko aurreratu da, maminean zein bitartekoetan. Labayru Hiztegia, Herri ondareko katalogoa, Fonoteka, Euskal Bibliotekako katalogoa… sarean dagoz, corpus aldetik metatutako ondarea da. (gehiago…)