Tag: Labayru

0

Ikasturte barrian hasieran gagoz. Labayru Fundazioak ikastaro-eskaintza zabala dauka euskera ikasi edo hobetu gura duenarentzat: euskera maila guztiak, hizkuntza eskakizun eta tituluen azterketak prestatzeko ikastaroak, itzulpena…

Gogoratu lehenengoz datozenek maila izentetako proba egin behar dabela hilaren 23an.

Argibideak

0

Hemen da Botaba erronka, beste behin ere, sareak euskal esamoldeekin astintzeko asmoz. Hirugarren edizioa dugu aurtengoa eta indarberrituta dator, itzelezko sari eta kolaboratzaileekin.

Besteak beste, Iban Garcia youtuberra, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak izango ditugu abentura honetan bidelagun. Eurak izango dira Botabako enbaxadoreak, gazteen artean esamoldeen erronka Instagramen zabaltzeko ardura izango dutenak.

Sare sozialen bitartez euskal esamoldeen ezagutza eta erabilera sustatzeko helburua du lehiaketak. Hiztunon hizkuntza-ohituretan eragin nahi du, erregistro kolokialago batean jarduteko behar ditugun baliabideak eskainiz. (gehiago…)

0

Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Bingen Zupiria sailburuaren bisitaren laburpena iruditan.

Ikusi bideoa.

Adolfo Arejita Labayruko zuzendariaren berbak.

Iñigo Urkullu Lehendakariaren berbak.

0

Aprilaren 7an Bilboko Rekalde aretoan batu ditu Labayru Fundazioak bere laguntzaileak urteko jardueren eta diru-kontuen barri emoteko.

Jokin Gorozika Artezkaritzako presidentea buru dala egin da batzarra. Gai nagusiak bi izan dira: urteko jardueren barri emotea eta diru-kontuak onartzea, 2015eko kontuak eta 2016rako aurrekontua.

Bietatik lehenengoa bideo baten bidez erakutsi da. Kontuen argibideak Gabin Azaola diruzainak emon ditu.

Horren ostean, Artezkaritzako kide bi aldatu dira, bik urten egin dabe eta beste bi aukeratu dira laguntzaileen artean Artezkaritzako kide izateko.