Aurtengo Durangoko Azokan nobedade moduan Laura Urubururen nobela barria erakutsiko dau Labayru Fundazioak.
Amodio-kantu zahar baten kopla guztiz ezagun bat dau izenburutzat, Laura Uruburu Totorikaguena idazleak plazara dakarren elaberri barri honek: Katigatu ninduzun librea nintzena.
Labayru Fundazioak argitaratu dau, euskal narratibari eskainia dauen Urbegi sortan, bildumako hirugarren alea egiten dauela.
300 orrialde beteko elaberria da, zati nagusi bitan banatua, eta zati bakotzaren izenburutzat, euskal errefrau baten osagai bana dituela: Aurreak erakusten du / atzea zelan ibili. Narrazinoa zortzi kapitulutan atalkaturik dago, bakotxaren izenburutzat aste-egun jarraikoen izenak dituela: igandetik igandera.
Amodioa, elaberri honetan, ez da neska-mutil edo andra-gizonen artekoa, ama-semeen artekoa baino. Umetxo baten heriotzagaz hasten da istorioa, eta gertaera triste eta lazgarri horrek, amaren, Elba eleberriko protagonistaren bizitza erabat asaldarazten dau, eta bihotza eta emozinoen mundua astintzen deutsoz era bortitz baten. Noraezean ikusten dau bere burua herstura eta egonezinean; ahalmenik gabe modu galduan, zorigaitzezko zirrara eta hunkipenen ekatxean. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.