Maiatzaren 7an Labayruko kide batzuk Lazkaora joan gara hango artxibora bisitan. Aita Juan Jose Agirrek eta Miren Barandiaranek hartu gaitue, eta berbaldi mamintsua egin dogu artxibootako beharrei buruz eta horregaz lotutako beste hainbat gauzari buruz. Horren ostean artxiboa eta liburutegia zehatz-mehatz erakutsi deuskue: eduki motak, gordeteko moduak eta sistemak, katalogazinorako lehentasunak, liburu bitxiak, edizino bereziak… (gehiago…)
Ubiden alkartu dira Lazkaoko Beneditarren Fundazioko, Sancho el Sabioko eta Labayru Fundazioko artxiboen arduradunak eta euren laguntzaileak. Hiru artxiboen arteko hartu-emona aspaldikoa da, trukea egiten dabe eta kezka barditsuei aurre egin behar izan deutsie.
Lazkaotik Aita Juan Jose Agirre eta Miren Barandiaran, Sancho el Sabiotik Carmen Gomez, Jesus Zubiaga eta Txaro Martínez, eta Labayrutik Ander Manterola eta Jon Elorriaga egon dira.
Eurakaz batera, Labayruko Euskal Bibliotekan laguntzen jarduten dabenak, beste bientzat be materiala hornitzen dabe eta. Guztira 25 lagun batu dira, harmonian eta giro onean.
Laguntzaile-talde sano behargina eta eragina da eta merezi dabe holango oparia.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.