Euskerazaleak alkartearen 50. urteurrenerako, 2017an, prestatu genduan bideoa gogoratuko dogu. Leopoldo izan zan alkartearen sortzeaileetako bat, eta orduko historia gogoratzen dau, oso lekukotasun biziakaz. Belaunaldi euskaltzale, konprometidu bateko kidea izan da, eta hor aitatzen ditu orduko izenetako asko. Bideoa osorik ekarriko dogu hona, bere izaera ondo erakusten dauelakoan.
Espainiako errege-erreginen eskuetatik hartu dau Leopoldo Zugazak Arte Ederretako Merituen Urrezko Domina otsailaren 6an Malagan.
Leopoldo Zugaza (Durango, 1932) kultur eragile handia dogu hainbat arlotan gazte-gaztetatik, eta horretan egindako ibilbidea saritu deutsie. Hainbat alkarte, erakunde eta enpresaren bidez, euskal kultura zabaltzeari ekin deutso era batera edo bestera. Editore, arte-erakusle, alkarteetako laguntzaile… izan da.
Labayru Fundazioan hasieratik dogu laguntzaile, Artezkaritzako presidentea izan da, eta hainbat argitalpenen arduradun dogu.
Zorionak Leopoldo!
Abenduaren 23an Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak jakinazo dau Arte Ederren Merezimenduaren 2016ko Urrezko Dominak nori emongo deutsazan. Hogeta bat sarituen artean dago Leopoldo Zugaza (Durango, 1932). (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.