Tag: Literatura

0

Hemen da barriro Idatz & Mintz literatur-aldizkaria, 76. zenbakiagaz. Oingoan poesia nagusitu da, baina ohiko literatur-motak agiri dira ale honetan be.

Poesian, Miren Agur Meabek “Enumerazioen fabula edo hirugarren adineko mirariak” adierazi ditu. Zenbat siniskera herri-kulturetan haurdun geratzeari buruz. Adineko emakume baten ikuspegitik, norbera etapa berrira jaiotzea dago jokoan. Luigi Anselmik “Boga” izenburua emon deutso bere poema bildumari. Tradizioko jainkoak, poeta unibersalak eta bere gogoetak aurkituko ditugu poemotan. Amaia Iturbidek be poemak dakarz oraingoan, danok ikusten ditugun gauzei esangura barria eta bizitasuna emonaz. (gehiago…)

0

Literaturako Idatz & Mintz aldizkariaren 73. zenbakia urten barri da, ohiko moduan, gure arteko literatur sorkuntza eta ganerako ataletako idatziakaz.

 (gehiago…)
0

Sabino Arana Fundazioak eta Bilbao 700 Fundazioak alkar hartuta, “Euskal literatura eta memoria” izeneko jardunaldia eratu dabe azaroaren 20an Bilbon. Erakunde biok memoriaren ganean eratuten daben hirugarren saioa da.

Igone Etxebarria Labayru Fundaziokoa ibili da eratzen laguntzen, eta jardunaldian bertan aurkezle edo moderadore. (gehiago…)

0

Idatz & Mintz aldizkariaren 65. zenbakia argitaratu barri dogu. Oraingoan be idazle ibilbide luzekoakaz batera datoz idazle hasibarriak.

Sorkuntzako lanetan, narrazino honeek dagoz: Patxi Zubizarretaren “Baserriak barre egiten duenean” eta Iratxe Ormatza Imatzen “Hurbiltasuna” izeneko idazlanak.

Olerkian beste honeek: Miren Agur Meaberen “Poema baten curriculuma”, Peru Amorrorturen “Hartza”, Galder Urzaaren “Beharrizana” eta Eneko Urizarren “Poemak”. (gehiago…)