Tag: Litterae Vasconicae

0

Litterae Vasconicae – Euskeraren Iker Atalak aldizkariaren 19. zenbakia argitaratu barri dogu. Lau artikuluk osatzen dabe alea.

Alde batetik, Jabier Kaltzakortak ahozko literaturaren ganeko lan bi dakarz. Lehenengoan ‘Lili bat ikhusi dut baratze batean’ kantuaren barri emoten dau. Amodiozko kantu horren ezaugarri batzuk azaldu eta ostean, hainbat aldaera dakarz agirira, gehienak orain arte inoiz argitaratubakoak. (gehiago…)

0

Litterae Vasconicae aldizkariaren 17. zenbakia argitaratu barri dogu. Ale honetan Frai Juan Zumarragakoaren euskerazko eskuizkribu baten barri dator. Izan be, Durangoko Klaratarren komentuko liburuen arteko baten, Frai Juanek eskuz idatzitako testu bat aurkitu dabe, lehenago be ezaguna zana dana dala. Testu horretan klaratarrek zina egiteko irakurten ebena agertzen da euskeraz, XVI. mendeko testua. Sebas Gartzia Trujillok testuingurua azaldu eta ostean, Adolfo Arejitak hizkuntzaren aldeko oharrak egin ditu. Aldizkariaren azalean Durangoko Lariz dorretxea agiri da, Frai Juanen amaren jaiotetxea. (gehiago…)

0

Litterae Vasconicae aldizkariaren 16. zenbakia argitaratu barri da, oraingoan literaturari buruzko artikuluak nagusi direla. (gehiago…)