Mundua zabala da, baina gure inguru txikian mundu bete kultura dagoz. Kultura horreek ezagutzea ezinbestekoa dogu alkarren arteko zubiak eregiteko. Eta bakotxak ospatzen dituan jaien barri izatea modu ona dala pentsau dogu, gizarte edo alkarteon bizimodua eta ohiturak hobeto ezagutzeko. Hori da Mundu bete jai egitasmoaren helburua.
Bilboko Udalagaz igaz egin genduan hitzarmenaren bitartez, sei kulturatako jai bana aztertu dogu. Honeek dira: Kolonbiako kandelatxoen eguna; Mexikoko hilen eguna; Errumaniako Egun Nazionala; Kamerungo Ngondo festibala; islamiarren Eid al-Fitr; Txinako Urtebarria. (gehiago…)