Aurrera doa munduko ipuinen bigarren bilduma, Munduenea II. Hamar ipuin batuko doguz beste hainbat herrialdetakoak, bakotxa jatorriko hizkuntzan eta euskeraz. Oraingoan honeek dira: hassania, turkiera, ukrainera, poloniera, Mexikoko nátuatl jatorrikoa gaztelaniaz, Peruko kukama, japoniera, ingelesa, persiera edo farsi eta Filipinetako tagaloa. (gehiago…)
Munduenea ipuin-bildumak hamar ipuin ditu, munduko beste hainbat herritakoak. Orain bigarren sorta prestatzen gabilz, beste hamar kulturatako ipuinakaz osotuta.
Hassania (Sahel), turkiera, ukrainera, poloniera, Mexikoko gaztelania eta nátuatl, kukama (Peru), japoniera, ingelesa, persiera edo farsi, eta Filipinetako tagaloa dira hurrengo bilduman sartuko diran hizkuntzak. (gehiago…)
Munduenea munduko hamar herrialdetako hamar ipuineko bilduma da. Ipuin bakotxagaz tailer bat egiteko gara Bilboko Esperantza frontoiko liburutegian, Bilboko Udalaren eskariz.
Hamar tailer izango dira, bakotxa ipuin bati buruzkoa, urtean zehar egiteko. Amaia Egidazu ipuin-kontalariak hartuko dau ardurea. Saioak ordu eta erdikoak izango dira, 6-8 urteko umeentzat. (gehiago…)