Joan dan urriaren 18an, Busturiko Altamirako Kultur etxean, Busturia oinez eta herriminez izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztu genduan. Ekitaldia 2024ko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egin zan. Aurten jardunaldiotako gaia Kulturaren bideak izanik, Busturiko auzoak oinez ezagutzeko aukera emoten dauan ibilbidea landu dogu dokumentalean. Bertan herriko ingurune natural eta kulturala, eta elementu etnografiko adierazgarrienak erakusten dira: baserriak, jauregiak, mahats parralak, parajeak, lehenagoko bizimodua… (gehiago…)
Tereza Lochmann Txekiar Errepublikako artista bat da, azkenengo aldian Frantzian eta Madrilen bere proiektuak burutzen dabilena. Artista bisuala da, batez be egurrezko neurri handiko grabatua lantzen dau. Hurrengo egitasmoetarako gizakiak eta animaliak lotzen dituen manifestazinoak aztertzen dabil. Horretan, alderdi estetikoa ezeze, alderdi antropologikoa be sartzen dala-ta, Labayrugaz harremanetan jarri da. Atzo euki genduan bere bisitea Derion, eta inauterien eta jolasen inguruan jardun genduan. (gehiago…)