Aspaldian hasi ginan Bediako Udalarentzat ondarea batzeko egitasmoak egiten. Oraingoan, liburuxka bat argitaratu dogu, ibilbide baten barruan dagozan ondare-ezaugarriak erakusteko.
Honezkero hiru ibilbidetako bideo bana eginda dagoz, aurreko urteetan. Orain, Udaletik, ibilbideotan seinaleak jartzen hasi dira. Lehenengo markauko dabena, plazatik, Eroso-Ugarte eta Ereñora doana izango da. Eta horren osagarri, liburuxka bat argitaratu barri da, ibilbidea bera ezeze, ikusiko diran ondare-balioko ondasunen barri emoteko.
(gehiago…)Busturian hazten eta ikasten izeneko bideoa aurkeztu genduan joan dan barikuan, urriaren 30ean, Altamirako Kultur Etxean.
Bertan egon ziran udalerriko alkatea Aitor Aretxaga, eta Idoia Etxebarria eta Itziar Zabala zinegotziak; Labayru Fundazioaren izenean Akaitze Kamiruaga; eta bideoan parte hartu daben lekuko ugari, familiartekoak eta herritarrrak, guztien artean aretoak eukan aforoa bete arte.
(gehiago…)Herri Ondarearen Atalean egiten ditugun egitasmoen artean, euskaldun ezezagunen bizitza-istorioak batzen jarraitzen dogu. Oraingo honetan, Pedro Mari Goikoetxeagaz batera, Donostian izan gara eta Encarnación Cataláneri egin deutsagu alkarrizketa.
Encarna, Donostiako Antiguo auzoan jaio zan 1924an. Gerrea etorri zanean, 1937an, hamahiru urte egiteko zala, Santurtzitik itsasontzian urten eta beste makinatxu bat umegaz batera, Errusiara joan zan erbesteratuta. Zoritxarrez, hasieran hiru hilabeterako zan bidaia, hogei urtez luzatu zan.
Denpora-tarte horretan bizipen latzak bizi izan zituan, Bigarren Mundu Gerrea besteak beste. Baina beste alde batetik, umetan amestu bako bizimodua euki eban: goi mailako ikasketak egin, geografia irakaslea izan, eguraldi eta atmosfera kontuak ikertu…
Edozelan bere, ez eban inoz Euskal Herrira bueltetako esperantzea galdu. Encarna, plazer eta suerte itzela izan da zu ezagutzeko aukera euki izana. Guztiontzako eredua zara.
Aurten be urrian Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dira Bizkaia osoan. Aurtengo gaia hau da: ‘Paisaia bizia. La construcción de los paisajes naturales’. Programa ezin zabalago eta ugariagoa egongo da danon eskura. Herrian, eskualdean, Bilbon, nahinon hitzaldiak, aurkezpenak, ibilaldiak, bisita gidatuak… (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.