Joan dan urriaren 11an, Zornotzako udaletxean, prentsaurrekoan aurkeztu genduan Bizkargiko Egunari buruzko dokumentala, Europako Ondarearen Jardunaldietan erakutsiko dana. Bertan parte hartu eben Ainhoa Salterain alkateak, Jon Artabe euskerako zinegotziak, eta Labayru Fundaziotik, Igone Etxebarria zuzendariak, eta Ziortza Artabe egitasmoa landu dauen teknikariak.
Hilaren 26an, iluntzeko 8retan, dokumentala ikusteko aukera egongo da Zornotza Aretoan, eta ostean, bertako lekuko batzuen parte hartzeagaz, eztabaida edo alkarrizketa egongo da. Joan gura dauenak libre dauka sarrerea, baina Aretoko webgunean hartu beharko dau konbitea. (gehiago…)
Bizkaiko Foru Aldundiak urtero koordinetan dituan Ondarearen Europako jardunaldiak aurkeztu ditu irailaren 18an. Urrian zehar, hilebeteko programa bete-betea egongo da, ondareagaz eta kultureagaz lotuta. Bizkaiko hainbat udal, alkarte eta erakunde batu dira programara. Sarean konsultau daiteke noiz zer dagoan, gustu guztietarako ekitaldiak egongo dira eta: bideoak, bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, antzezpenak, agerraldiak…
Aurreko urteetan lez, 2023an be urrian, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko dira hainbat udalerritan. Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaikoa erakundeak holan eskatuta, aurten Labayru Fundazioak hartuko dau Jardunaldi horreen edukiei jagoken koordinazinoa.
(gehiago…)Jabier Kaltzakortak “Bizenta Mogel ezagutzen” hitzaldi-sortan parte hartu dau Markinako udaletxean urriaren 27an, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Kalzakortaren hitzaldiaren izena “Bizentaren Ipui onac. Alegiak eta alegilariak” izan da, Bizenta Mogelen alegien gainean. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.