Hasi da iraileko teknikarirako ikastaroa, eta honezkero erdira helduta dago. Ikastaro laburra da, trinkoa, aste bikoa, saioak goizez eta arrastiz eta zapatu goizean dituena.
Aurten be irailaren 12tik 24ra euskera-teknikari eta trebatzaileentzako prestakuntza-ikastaro trinkoa egingo dogu. Helburua da administrazino publikoan zein arlo sozioekonomikoan euskerearen normalizazinoan eta sustapenean jarduteko oinarrizko baliabideak eskuratzea.
(gehiago…)Aurten be, irailean, Labayrun EusTET ikastaroa emoten gabilz: euskara-teknikari eta trebatzaileen prestakuntzarako ikastaroa. Ikastaro trinkoa da, 15 egunekoa, eta aurten 10 ikaslek osatutako taldea batu da.
EusTET ikastaroa euskera-teknikari zein trebatzaile lanetan ibilteko oinarrizko prestakuntzara bideratuta dago. Teoria eta praktika buztartuz, hainbat gai lantzen dira: Zer lege dago euskereari lotuta? Zer da euskera plan bat? Zer dirulaguntza dago euskerea sustatzeko? Eta euskerearen ziurtagiriak zeintzuk dira eta zelan eskuratu leitekez? Zer desbardintasun dago euskera-irakaslearen eta trebatzailearen artean? Zelan antolatu trebakuntzea erakunde baten? Zer baliabide dago trebakuntzarako?
(gehiago…)Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.