Aurtengo proiektuen artean Sukarrietako toponimia aztertu dogu, bai etxeen izenak bai lekuenak, toponimia nagusia esaten dana. Hori Sukarrieta itsaso eta lehor. Toponimia de Sukarrieta izeneko liburura ekarrita aurkeztu dogu abenduaren 2an, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren bezperan. (gehiago…)
Aspaldion toponimiagaz lotutako hainbat egitasmo euki doguz eskuartean, eta beti dagoanez zer ikasi, prestakuntza saio bi egin doguz ikuspegi banatatik. Saio biak interesgarriak izan dira sano, eta aurrerantzean be sakontzen jarraitu beharra ikusi dogu.
(gehiago…)