Tag: udako ikastaroa

0

Ikasturtea amaitzeagaz batera, udako planen arteko bat dogu ikasten jarraitzea, beste era batera bada be. Horretara egiten dira urtero udako ikastaroak, hamabost egunean euskerea ikasten murgildu eta ikasketari bultzada bat emoteko.

 (gehiago…)
0

Labayruko Udako Ikastaroak 52. edizinoa dau aurtengoa. Txiri-txiri aurrera doan egitasmoa da.

Aurten txanda bi egingo dira, azkenengo urteetan egin dan moduan. Boluetan eta Colon de Larreategin bananduta, sei gazte-talde dabilz oingoan euren mailak beteten. 

Ikastaro trinkoak dira, aste bikoak, zapatu eta guzti. Egunean sei eskola-ordu egiten dabez astegunetan, eta lau zapatuetan.

 (gehiago…)
0

Udako euskerako ikastaroak iragarrita eta prest dagoz, ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran, hamabost eguneko txanda bitan egiteko. Honezkero matrikula egin daiteke eta jentea hasi da izena emoten.

Eskaintza zabala da: euskera ikasteko maila guztiak, bizkaieraz eta batuaz, HABEko azterketak prestatzeko ikastaro bereziak, itzulpen-ikastaroa. Horrezaz ganera, irailean teknikarirako prestatzeko ikastaroa egingo da. Ikastarook Bilbon emongo dira, Boluetan eta Colon eta Larreategin.

 (gehiago…)
0

Urtero lez, Labayru Fundazioak aurten be udako ikastaroetan txanda bi antolatu ditu: bata, oin, bagilaren akabuko hamabostaldian, eta bestea garagarrilaren 1. hamabostaldian. DUEIko lehenengo txanda martxan dago daborduko. Ikastaroa bagilaren 15ean hasi zan, eta 27an amaituko da. Astelehenetik barikura goiz eta arrasti ibiliko dira ikasleak eta zapatuetan be bai.

Covid 19a dala eta, pandemia zabaltzea ekiditeko prebentzio-neurriak hartu behar izan doguz eta eskolak egokitu. (gehiago…)