Noticias

Akaitze Kamiruaga Markinan heriotza-errituei buruzko hitzaldian

0

Urriaren 30ean, Domu Santu jaiaren bueltan, Heriotza ohikuneei buruzko hitzaldia egin dau Akaitze Kamiruagak Markinan. Gaur egun dana Gau baltza bada be, oraintsu arte Domu Santu etxeko hildakoakaz lotuago egon da. Eta hildako horreen inguruan, etxean baten bat hil orduan XX. mendean egiten izan diran erritu edo ohikuneak gogoratu ditu Akaitzek. (gehiago…)

Zer egiten dabe erakundeek hizkuntzen kudeaketan?

0

Gaur, urriaren 30ean,  Hizkuntzen kudeaketa-praktikak partekatzeko 4. topaketa izan dogu, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskalitek antolatuta.

Labayru Fundazioko Normalizazino Arloa hainbat erakunde publiko zein pribaturen bidelagun da, euren erakundeetan euskerea sustatzen, euskera planak kudeatzen edota Bikain Ziurtagiria eskuratzeko laguntzen. (gehiago…)

Ibone Bengoetxea sailburua gure egoitzan

0

Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuagaz alkartu gara gaur goizean, urriaren 30ean, Derioko egoitzan. Labayru Fundazioak aspalditik dauka hartu-emona Eusko Jaurlaritzagaz bai hizkuntza gaietan bai ondareko arloan. Hori dala-ta, alkar ezagutzeko eta alkarren barri izateko topaketa egin dogu. (gehiago…)