Noticias

Bilboko Udalak Labayru omendu dau Euskerearen Eguneko ekitaldian

0

Aurten Labayru Fundazioak 50. Udako Ikastaroa bete dau. Hori dala-ta, Bilboko Udalak, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan egiten dauen ekitaldian, Labayru Fundazioa omendu dau, berrogeta hamar urtean euskerea zabaltzen, erakusten eta lantzen ekitearren.

Udako Ikastaroa Derion egiten bazan be, Labayru Fundazioa Bilbon dago errotuta sortu zanik eta gehiago. Bilbotik hedatu dau Bizkaia osora bere egitekoa, eta Bizkaitik Euskal Herrira.

Ekitaldia zorionak emoteko eta eskerrak esatekoa izan da, bai Udalak Labayruri, bai Labayruk Udalari, alkarlanean hainbeste urte egin eta gero. (gehiago…)

Bitañoren olerki-liburuaren aurkezpena Izurtzan

0

Nikolas Alzola Bitaño Izurtzako idazlearen Kantuz eta itxaropenez izeneko liburua aurkeztu dabe Izurtzan azaroaren 27an. Iaz narrazioen bilduma egin zan moduan, aurten Bitañoren olerki hautuakaz osotu dau liburua lan-talde berak. Antton Mari Aldekoa-Otalora, Xabier Boveda, Alberto Errazti eta Sebas Gartzia Trujillo dira edizinoaren atontzaileak, eta Labayru Fundazioa argitaratzailea. Testuakaz batera, ganera, egileak berak egindako marrazkiak argitaratu dabez, edizino txukun-txukunean.

Aurkezpenean hainbat jentek parte hartu eban: Udalaren izenean Lorea Muñoz alkateak, Labayruren izenean Adolfo Arejita zuzendariak, lasalletarren izenean Martin Lasak, Iurretako koruak Antton Marik zuzenduta, eta poemak irakurten beste hainbatek, Gerediaga alkartetik, Bitañoren familiakoak, Labayru Fundaziotik eta egileak eurak. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua be etorri zanez, egileen laguna dan aldetik, aurkezleak berba egiteko bidea emon eta parte hartu eban.

Ekitaldi ederra izan zan, herritarrak, lagunak eta senideak alkartuta. Liburua bera, irakurgai labur-errezez osotuta dago, testu atsegin eta bihozkorrakaz.