Noticias

Jokin Gorozika Bilboko Euskeraren Aholku Batzordean

0

Joan dan azaroaren 27an batzartu Bilboko Udaleko Euskeraren Aholku Batzordea, agintaldi barriko lehenengo batzarra egin dabe. Ordezkarien artean, Labayru Fundazioaren izenean Jokin Gorozika Artezkaritzako presidentea partaide da.

Batzar horretan euskerearen erabilera normalizatzeko plana aurkeztu dabe. Helburu bikotxa jarri dabe etorkizunera begira: hizkuntza ofizial bietan zerbitzua emotea, bereizketarik egin barik; eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea. Euskerea zerbitzu-hizkuntza ezeze lan-hizkuntza be izateko helburua hartu dabe.

Elorrioko toponimia berbagai

0

Azaroaren 26an Elorrioko toponimiaren gaineko berbaldia emon dau Asier Bidart Labayrukideak. Elorrioko Udalak bertako ondarea erdal hiztunei ezagutzera emoteko zikloa antolatu dau aurten, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondareari buruzko Europako Jardunaldien babespean. Guztira bost hitzaldi aurreikusi dabez eta Elorrioko baserriak, kurutzeak, kofradiak, toponimia eta lorategiak izango dira berbagai nagusiak.

Zikloaren hirugarren hitzaldia izan da eta bertan 2003-2006 urte bitartean Labayru Fundazioak, Elorrioko Udalaren eskariz, egindako ikerketaren eta gizarteratzearen barri emon da, bai eta bertako toponimiaren ezaugarri eta bereizgarriei buruzko informazinoa be. Berbaldian udalerriko berein errealidade geografiko bertako toponimiagaz buztartu da; uria eta auzoak, olak eta errotak, haizeolak, auzobasoak, kortak eta neberak, besteak beste.

Aurtengo zikloaren laugarren berbaldia abenduaren 3an izango da, Elorrioko lorategien gainekoa, eta zikloaren bosgarren eta azkena, abenduaren 17an, Elorrioko baserrien arkitekturaz.

‘Euskal literatura eta memoria’ jardunaldia

0

Sabino Arana Fundazioak eta Bilbao 700 Fundazioak alkar hartuta, “Euskal literatura eta memoria” izeneko jardunaldia eratu dabe azaroaren 20an Bilbon. Erakunde biok memoriaren ganean eratuten daben hirugarren saioa da.

Igone Etxebarria Labayru Fundaziokoa ibili da eratzen laguntzen, eta jardunaldian bertan aurkezle edo moderadore. (gehiago…)