Noticias

Euskeraren etorkizunerako erronkak

0

Derioko Udako Euskal Ikastaroaren 50. urteurrenaren harira, world cafearen dinamikagaz, euskerearen etorkizunerako erronken gaineko gogoeta egin dogu gaur, urriak 22, Bilboko BBK Gelan. 60 bat lagun batu gara, 20 eta 75 urte bitartekoak, lanbide ezbardinetakoak (administrazinoa, irakasleak, unibersidadeko irakasleak, hedabideetakoak eta bestelako lanbideetakoak). (gehiago…)

Beroketa-fasea martxa onean doa

0

Aste batzuk dira Botaba lehiaketako “beroketa-fasean” murgildu ginela eta, izaten ari den erantzuna zein parte-hartzea ikusita, martxa onean doala esan dezakegu. Besteak beste, Botaba erronkaren enbaxadoreak ezagutu (Iban Garcia youtuberra, Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak), esamolde eta esaera zaharren arteko ezberdintasuna ikasi, trebatzeko erronketan parte hartu eta sariren bat irabazteko aukera izan dugu orain arte.

Horrela, astean-astean hainbat proba proposatu dira: hieroglifiko bat emanda, horren atzean zein esamolde dagoen asmatzea; Mr. Euskaldunen irudi batek zein esamolde iradokitzen duen; gaztelaniazko esamolde baten euskarazko baliokidea ematea; Berri Txarrak musika taldearen abesti batek ze esamolde ezkutatzen duen asmatzea… Hemendik azarora bitartean, erronka gehiago egongo dira; horietako batek, gainera, saria izango du: Donostia Festibalerako lau sarrera. (gehiago…)

Jokin Gorozika herri-erakundeetan Labayruren ordezkari

0

Jokin Gorozika Labayruko Artezkaritzako Presidenteak Euskararen Aholku Batzordearen batzarrean parte hartu dau urriaren 9an Artxibo Historikoan. Bera ezeze, Artezkaritzako beste kide bi be Batzorde horretan parte dira, Miren Josune Ariztondo eta Nere Mujika.

Horrez ganera, Jokin orain arteko moduan, aurrerantzean be Bilboko Hiri Kontseiluko kide izango da, erakunde horretako karguak barriztau diran ezkero.