Noticias

Ikastaroko irakasle eta arduradunei omenaldia

0

Udako Ikastaroak 50 urte bete baditu, persona askoren lanari eta ekarpenari esker izan da. Hasieran 20 ikasle baino ez ziran, handik urte batzutara 800. Horrek hainbat beharrizan eragin ebazan: ikasketak mailakatzea, metodologia zehatza eratzea, azpiegitura atontzea, irakasleak batzea, materialak prestau eta argitaratzea…

Horretan jente askok parte hartu izan dau era batera edo bestera. Danak euki dira gogoan ospakizun-egunotan, eta danei euren ekarpena eskertu guran, ordezkari batzuk omendu dira. (gehiago…)

Udako Ikastaroaren 50. urteurrena ospatzen

0

Zapatuan, ekainaren 15ean, hainbat ikastarokide eta Labayrukide alkartu ginan Derion, Udako Ikastaroaren 50. urteurrena ospatzeko. Urte asko dira eta belaunaldi ezbardinak igaro dira bertatik, horregaitik hainbat lagun batu ziran sasoi ezbardinetakoak. Lagunarte gozoan Bizkai osoko ordezkaritza, eskualde guztietako jentea alkartu zan, oroitzapenak konpartitzen eta kontu barriak esaten. (gehiago…)

UZEIko arduradunak bisitan

0

Derioko egoitzan UZEIko arduradunen bisita hartu dogu ekainaren 12an. Imanol Urbieta eta Miriam Urkia etorri jakuz, alkarren barri hobea izateko. Labayrutik Igone Etxebarria eta Gorka Insunza egon dira eurakaz.

Egoitza ikusteaz ganera, batzuk eta besteek eskuartean darabilezan egitasmoen ganean jardun dabe. Izan be, biek lantzen dabez lexikografiako arloak, eta teknologiako bitartekoetan be premina batzuk bardintsuak daukiez.