Noticias

Euskodok eta liburuzainak alkartu

0

Maiatzaren 10ean alkartu zirean Euskodokeko kideak eta Sancho el Sabio, Lazkao eta Labayruko liburutegietako arduradunak. Lehenengo Antezanako eleizea ikusten joan ziran, Xabier Egañaren margoak ikusteko. Horren ostean, Legution alkarregaz bazkaldu eben.

Hiru liburutegion artean alkarlana aspaldi-aspalditik dator. Neurri baten Euskodok alkarteko kideek hirurentzat materiala jasotzen egiten daben lanak batzen ditu. Izan be, kartelak, folletoak, aldizkariak eta ganerako paper-euskarriko ale txikiak batzen lan handia egiten dabe.

Horrez ganera, Labayruko Euskal Bibliotekan astean-astean ibilten dira bertako fondoak osotuten eta ordenatzen laguntzen.

Asier Larrinagak tesiaren alea ekarri Euskal Bibliotekara

0

Asier Larrinagaren bisitea hartu dogu Euskal Bibliotekan, aurkeztu barri dauen tesiaren ale bat ekarteko. Asierrek urteak daroaz Euskal Irrati Telebistako hizkuntza arloaren arduradun, eta eskarmentu hori erabili dau tesia egiteko.

Gaia: Euskal Telebistaren sorrera, garapena eta funtzioa euskararen normalizazioaren testuinguruan. Hau da, telebistak hizkuntzaren normalizazinoan euki dauan eragina aztertu dau.

Tesia EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean egin dau, Agurtzane Elordui eta Igone Zabala irakasleen zuzendaritzapean. Irakasle eta epaileen esanetan, hutsunea betetzera dator hau beharrau, gai hori garrantzitsua izanda be, aztertu barik egon dalako orain arte.

Asier Larrinaga bilbotarra da, Begoñazpi ikastolaren sorrerako urteetan han hasi eta gero Derioko Seminarioko ikastetxean ikasketak egindakoa. Unibersidadean Biologiako karrerea egin eban, baina euskereari lotu jakon beharrerako, eta baita Euskal Filologia ikasi be. Zorionak eta eskerrik asko lanagaitik!

Mikel Zarateren heriotzaren 40. urteurreneko ospakizuna

0

Apirilaren 10ean, Mikel Zarate hil zala 40 urte bete ziran. Urteurren seinaladu horren atxakian, ospakizun-ekitaldia egin zan bere jaioterrian, Lezaman. Kultur Aretora parajetu ziran Mikelen ikaskideak, ikasleak, familiartekoak, lagunak eta herritar ugari, aretoa topera bete arte. Euren artean Iñigo Urkullu Lehendakaria (Mikelen ikaslea izandakoa) eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntz Politikako Sailburua aitatu geinkez. (gehiago…)