Noticias

Labayru Fundazioak laguntzaileen Batzar Nagusia egin dau

0

Gizarteko babesleak Labayru Fundazioaren oinarrietako bat dira, eta apirilaren 4an batu dira aurten urteko Batzar Nagusia egiteko.

Alde batetik, urtean zehar egindako jarduerak azaldu dira bertan, arlo bakotxean lanik garrantzitsuenak nabarmenduta: itzulpen ikastaroa online, kulturako tailerrak, ikastaro bereziak, ondarerako lanak Sondikako historiaz, Galdakaoko industrializazinoaz eta Gatikako baserriez, liburutegiko ekarpenak, Bizkaia irratiko eta Onda Vascako kolaborazinoak, besteak beste. (gehiago…)

Bakion memoria historikoari buruzko liburua aurkeztu dabe

0
Bakioko Udalak, Aranzadi alkarteagaz batera, herriko memoria historikoa osotzeko liburua argitaratu dau: Bakio 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. Egilea gure artean daukagun Zuriñe Goitia izan da, eta itzulpena be Labayruk egin dau.
Herriko hainbat laguni grabazinoak eginaz batu da informazinoa, herritarren bizipenen bitartez osotu da materiala.

 (gehiago…)

Oinarrizko itzulpen ikastaroaren bigarren edizinoa online

0

Euskera ikasteko eta trebatzeko online ikastaroaren bigarren edizinoa hasi barri da apirilaren 1ean. Ikastaro honen helburua itzulpen laburrak egiten ikastea eta zuzen idazten trebatzea da. Horretarako hainbat baliabide emoten dira: ortografia, hiztegiak, datu-baseak, gramatikako edukiak…

Ikasleak 40 ordu emon behar ditu, gitxi gorabehera, ikastaroa egiteko. Beti eukiko dau irkasleagaz hartu-emona eta haren feedbacka, ariketen zuzenketaren eta foroaren bitartez.