Noticias

‘Gazteak euskaraz’ podcast sortako sei ale barri

0

“Gazteak euskaraz” egitasmoa 2020an hasi genduan, podcast modura gazteei hizkuntza informaleko esakuneak eskaintzeko. Ordutik hona urtero sei ale landu ditugu, eta 2023an egindakoak argitaratu ditugula iragartera gatoz. Guztira 24 ale bilduma osotu dogu, Bilboko Udalaren laguntasunagaz. Podcast bakotxean Peru eta Sharif personaiek gai bati buruzko alkarrizketa egiten dabe, euren berbaldian esamodu eta hizkuntza-egitura jakin batzuk erabilita. Horren ostean, hizkuntzari buruzko argibideak datoz, egitura bakotxaren esangurea, noiz erabilten dan eta ohar gramatikalakaz osotuta. (gehiago…)

Hitzaldia Mondragon Unibersidadeko ikasleentzat

0

Emakumeen Nazinoarteko Eguna datorrela-ta, Mondragon Unibersidadeko ikasle talde batek antolatutako aste kulturalean, Akaitze Kamiruagak hitzaldia emon dau gai honetaz: Euskal Herriko emakumeen garrantzia kostaldean. (gehiago…)

Gurutzi Arregi Durangaldeko andrei buruzko erakusketan

0

Durangoko Arte eta Historia Museoan inguruko andrei buruzko erakusketa zabalduko da martiaren 1ean. Erakusketa horretan Maitane Azurmendik egindako erretratuak egongo dira ikusgai. Erretratuon bitartez eskualdeko andren barri zabaldu gura da, azalera ekarri hareek egindakoa. (gehiago…)