Noticias

Euskera ikasteko aditz-ariketen liburu barria

0

Abeliñe Erauskinek eta Gorane Intxaurragak Bizkaierazko aditza izeneko liburua atondu dabe, euskera ikasten dabilzan ikasleek aditz-arloa landu ahal izateko. Aurretik egindako beste liburu biren jarraipena da hirugarren hau. Beronegaz aditz-sistema osotuta geratuko litzateke.

Ariketak egiteko liburu honek, erantzunen liburuxka dauka osogarri, bai irakasleentzat bai bakarka ikasi ezkero lagungarri dalakoan.

 (gehiago…)

Idatz & Mintz aldizkariaren 65. zenbakia

0

Idatz & Mintz aldizkariaren 65. zenbakia argitaratu barri dogu. Oraingoan be idazle ibilbide luzekoakaz batera datoz idazle hasibarriak.

Sorkuntzako lanetan, narrazino honeek dagoz: Patxi Zubizarretaren “Baserriak barre egiten duenean” eta Iratxe Ormatza Imatzen “Hurbiltasuna” izeneko idazlanak.

Olerkian beste honeek: Miren Agur Meaberen “Poema baten curriculuma”, Peru Amorrorturen “Hartza”, Galder Urzaaren “Beharrizana” eta Eneko Urizarren “Poemak”. (gehiago…)

Oinarrizko itzulpen-ikastaroa online 2019an

0

Urte barriagaz batera, urtarrilaren 7an itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, “Oinarrizko itzulpengintza eta idazketa zuzentasuna” izenekoa. (gehiago…)